XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
JOSE INAZIO ARANA JESUITAREN BIZITZA (1838-1896) - IIPatxi ALTUNA
1. ITSUMUTILA (1866)Joan zen abenduaren 20an, Jose Inazio Aranaren heriotzaren lehen mendeurrena zela-eta, bere Azkoitiko herriak Euskaltzaindiarekin batera omenaldi bat eskaini nahi izan zion herriko Udaletxean. Jose Antonio Arana Martija eta biok izan ginen hizlari. Hark bibliografoa izan zen aldetik aztertu zuen; nik haren bizitzari eman nahi izan nion gainbegiratu bat, jakinik euskal letren munduan gutxi direla, baldin inor bada, joan zen mendean hainbeste lan egin eta hain gutxi ezagutzen diren euskalariak. Hitzaldi horiek
Aranaren bizitzaz esan zitekeenaren laurdena ere ez da artikulu hartan esana. Juxtuki esateko, bere argitaragabeko
Haren segidakoa izan nahi du gaurko honek, non entzungo baititugu, besteak beste, 2garren Karlistaldiaren txinpartek Loiolako bailaran sorrarazi zituzten bi alderditako bertsoak, Loiolako etxearen goiti-beiti beltza eta Gipuzkoako gerra-egoera, lekuko batek bertatik bertara ikusiak eta gero kontatuak.
Loiolan utzi genuen Jose Inazio, hilabete batzuk lehenago izan zuen buruko odol-kolpe bigarrenetik sendatzeko ahaleginak egiten. Apaiztu gabe dago oraindik, Teologiako lehen ikasturtea Leonen egiten ari zela gertatu baitzitzaion ezbehar hori eta sendabide bila etorri baitzen Loiolara. Hemen ez du eginbehar jakinik;